17 otsaila 2016




Behin Eduardo Galeano, kazetari eta idazle uruguayarrak, esan zuen " Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez mundua aldatu dezake" 

Gu, jende txiki-handiok. Gure ikastetxean, mundu zabaleko leku txiki honetatik, ogitarteko baten bitartez mundua aldatzeko irrikitan arratsalde polita pasatu dugu askari solidarioan.




11 otsaila 2016


Aratusteeeeee Aratusteeeee Jadotarrontzat egun hobarik ezzzzzz !!!

Egun batzuk pasatu dira jada, Ikastetxean inauteriak ospatu ditugunetik baina oraindik ere gogoan ditugu pasadan ostiralean egindako barreak eta dantzak! Aurten Ikastetxea zibilizazio eta kultura desberdinez bete dugu. Zer iruditzen zaizkizue gure mozorro txuliak???? 





Santa Ageda... Ageda


Pasadan otsailaren 4an urtero legez Euskal Herrriko Santurik ezagunenaren omenez abesten irten ginen. Makilen laguntzaz, lurra esnatu arazi eta Agedari kopla batzuk abestu genizkion.